EKOIZPENA

Serie labur eta ertainetan, piezen dekoletaje eta mekanizazio sektoreko aukera onenetako bat gara. Gure espezializazioari esker, doitasun eta malgutasun handiz ekoizten dugu. Utzi zure proiektuak gure ardurapean, kalitate bikainez eta efizientzia handiz gauzatuko ditugu.

EKOIZPENA

Serie labur eta ertainetan, piezen dekoletaje eta mekanizazio sektoreko aukera onenetako bat gara. Gure espezializazioari esker, doitasun eta malgutasun handiz ekoizten dugu. Utzi zure proiektuak gure ardurapean, kalitate bikainez eta efizientzia handiz gauzatuko ditugu.

EKOIZPENAREN KUDEAKETA

ERRIMENTA DIGITALA

Bilakatu ahala, serie labur eta ertainetako –50 eta 10.000 pieza artean– mekanizazioan espezializatzearen alde egin dugu beti, eta gero eta pieza-tarte handiagoa eta konplexuagoa barne hartzen dugu; hortaz, malgutasunak eta ekoizpen-ahalmenak bereizi egin gaituzte. Bestetik, digitalizazioak beste aldaketa kualitatibo bat ekarri du berekin, zeinari esker, prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna maximizatzeko aukera dugun.

Plataforma integral berria oso tresna baliagarria da, zuzendaritza-taldeari, ekoizpen-arduradunei eta langileei ahalbidetzen dielako tornu bakoitzean gertatzen dena denbora errealdean bistaratzea. Horrela, oso informazio-fluxu baliotsua lortzen da, erabakiak erraz eta eraginkortasunez har daitezen. Halaber, planifikatzaile dinamiko baten bidez, ekoizpenaren plangintza egitearen zeregin neketsua nabarmen hobetu eta bizkortzen da.

LEHENGAIEN

BILTEGIA

Lehengaien biltegian gure egunoroko lanean erabiltzen ditugun materialak gordetzen dira, hala nola:

  • KARBONO-ALTZAIRUAK, NITRURAZIO- ETA ZEMENTAZIO-MATERIALAK.
  • MEKANIZAZIO ERRAZEKO ALTZAIRUAK (11SMnPB)
  • ALTZAIRU HERDOILGAITZAK (AUSTENITIKOAK, MARTENSITIKOAK, MAGNETIKOAK)
  • LETOIA
  • KOBREA
  • BRONTZEAK
  • INGENIARITZA PLASTIKOAK
  • ALUMINIOAK
  • TITANIOA, DUPLEXA
  • SUPERDUPLEXA, INCONELAK

Hauek lantzen ditugu: barra biribilak, barra hexagonalak, tutuak, pletinak eta totxoak.

CNC

TORNUAK

[

Buru finkoa

Buru finkoa eta erreminta motorduna dituzten 10 CNC tornu ditugu.

64 mm-rainoko diametroko barra, 11 ardatz kontrolatu, 24 erreminta eta torloju berean hainbat eragiketa batera egiteko aukera.

Neurri handiagoa –gehienez, 200 mm-ko diametroa– duten piezak egiteko aukera, atzapar-plateraren bitartez.

[

Buru mugikorra

Buru mugikorra eta erreminta moturduna dituzten 11 CNC tornu ditugu.

38mm-rainoko diametroko barra, 7 ardatz kontrolatu, 24 erreminta (horietako 8, motordunak), eta buru bikoitza.

ERREMINTEN BILTEGI ADIMENDUNA

Armairu adimendun bertikal bat dugu erremintak biltegiratu eta kudeatzeko. Ekipamendu horrek instalazioan erremintak kudeatu eta kontrolatzea errazten du, horiek prestatzeko behar den denbora optimizatuta. Gainera, erremintak biltegiratzeko behar den tokia murrizten du.

MUNTAKETA ETA BIGARREN ERAGIKETAK

Leku berezi bat atondu dugu muntaketak egiteko bakarrik. Muntaketa-lanak egiteko behar den guztiaz hornituta dago.

GARBITZEKO MAKINA

Piezak garbitu eta koipegabetzeko makinaren bidez, pieza konplexuenak ezin hobe garbitzen ditugu. Horrela, piezak ebaketa-likidorik edo txirbil-abarrik gabe entregatuko ditugula ziurtatzen dugu. Gainera, gure osasunaren onerako, makinak segurtasun-estandar zorrotzenak betetzen ditu.

KALITATEA

Gure enpresa ingurune oso zorrotzetarako elementuak neurrira fabrikatzen espezializatuta dagoenez, kalitate-sailari funtsezko tokia egokitu zaio ekoizpen-prozesuan, eskabide bakoitzaren betekizunak zehatz-mehatz egiaztatzen baititu.

Etengabeko hobekuntza lortzeko, kalitate-saila indartu egin dugu, eta horretarako, berariazko metrologia-gela sortu dugu, makineria berriarekin, eta prozesuen kalitatea kontrolatzeko taldea handitu dugu.

Kalitatearekin, ingurumenarekin eta produktuak fabrikatzeko prozesuen kudeaketa efizientearekin konpromisoa dugu. Halaber, laneko osasun eta segurtasunaz arduratzen gara.

Baditugu ISO9001 (Kalitatearen Kudeaketa), ISO14001 (Ingurumena) eta ISO45001(Laneko Osasuna eta Segurtasuna) ziurtagiriak, ENACek ziurtatuta.

Kontrol-bitartekoak

Metrologia-sailean kontrol-ekipamendu modernoak ditugu bezeroak eskatutako ezaugarri dimentsionalak eta geometrikoak bermatzeko.

Hiru dimentsioko makinak

  • Koordenatu bidez neurtzeko makinak ditugu (hiru dimentsiokoak). Horiei esker, pieza baten egiturazko informazio oso zehatza lortzen dugu, eta informazio hori behar-beharrezkoa da kalitatearen kontrola behar bezala egiteko. Hau da, piezen dimentsioa, forma, posizioa eta jarrera (perpendikulartasuna, lautasuna…) argi eta garbi zehazten laguntzen digu.
  • Erositako azken makinak, abiadura eta doitasun handia ez ezik, emaitzen errepikakortasun handia ere dakar. Ukimen-neurketako teknologiak neurketa optikoa eta argi zuri monokromatikoa (CFS) bateratu ditu.
  • Horri guztiari esker, makina hori balioaniztuna da, egin daitezkeen neurketen kasuistika guztia barne hartzen baitu. Horra hor:
  • Ukimen-teknologia eta eskaneaketa, alde txikiak dituzten eta doitasun handia behar duten piezetarako.
  • Teknologia optikoa, erraz deformatzen diren piezeterako edo alturako neurketarako, ukimen-teknologia ezin baita iritsi.
CFS teknologia pieza gardenekin lan egiteko.

Zimurtasun-neurgailua (rugosimetroa)

Neurgailu horri esker, mekanizatutako gainazalak behar duen akabera zehaztu ahal dugu. Eta horrek garrantzi handia du, bai balio estetiko handiko piezetan, bai multzo baten barruan marruskadurarekin loturiko funtzionalitatea duten piezetan.

Profilometroa

Neurketak egiten direnean lehiakortasuna handitzea ahalbidetzen du profilometroak. Hauek dira horren abantaila nagusiak: neurketa-denborak murrizten dira eta doitasun handiko zehaztapen teknikoak ditu, zeinen bidez pieza edo alde txikienak xehe-xehe azter daitezkeen.

O-Select profil-proiektagailua

  • Gure O-Select profil-proiektagailua teknologia aurreratuko ekipamendua da. Argiztatze nahiz fokuratzearen doikuntza guztiz automatikoa denez, langileak eragindako neurketa-erroreak ezabatu egiten dira.
  • Ikuspen optiko bidezko neurketa ahalbidetzen du, eta oso azkar haztatu eta neurtzen helezinak diren kotetara irits daiteke harekin.
  • Gainera, aldi berean eta lerrokatu beharrik gabe, pieza ugari aztertu, neurtu eta hautatzen ditu.

Gogortasun-neurgailua (durometroa)

Rockwell gogortasun-neurgailu bat dugu, piezak fabrikatzeko erabiltzen ditugun materialak aztertzeko. Izan ere, materialen gogortasuna eta sarkortasunarekiko erresistentzia kontrolatu beharreko betekizunak dira segurtasun- eta kalitate-estandarrak betetzen direla bermatzeko.

CAD CAM

CAD-CAMi esker, bestela ekin ezinak izango liratekeen proiektuei aurre egiten diegu.

Ordenagailuz lagundutako diseinuak 3Dko irudikapen grafikoak sortu, aldatu, aztertu eta dokumentatzeko aukera ematen du.

Horrela, muturreko konplexutasun geometrikoa duten CNC programak egiteko aukera dugu.