Viuda Cándido Gastelurrutia, S.A

DEKOLETAJEaN ETA MEKANIZazioan espezialistak

PIEZEN DEKOLETAJEA ETA MEKANIZAZIOA

Piezen dekoletajean eta mekanizazioan espezializatuta gaude, eta gure bezeroen beharrak asetzea dugu helburu. Planoetan adierazitakoaren arabera lan egiten dugu beti, indarreko zehaztapenak eta arauak beteta. Urteotan geureganatu dugun esperientziari eta etengabe bilakatzen aritzeari esker, bezeroei kalitate goreneko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko gai gara.
Askotariko materialekin lan egiten dugu, eta serie labur eta ertainetan espezializatu gara; izan ere, barrak oinarri hartuta, 65 mm-rainoko diametroko piezak mekanizatzen ditugu eta, platerean lan eginez, 200 mm-rainokoak.

VCG

Piezen dekoletajean eta mekanizazioan adituak gara, serie labur eta ertainetan, eta doitasun eta malgutasun handiz ekoizten dugu.

BERRIKUNTZA

Aldaketara irekita dagoen kulturan uste osoa dugu, eta hori enpresaren sail guztietan aplikatzen dugu, batez, ere, ekoizpen-sailean. Ikuspegi horrek ekoizpen-prozesuen aldaketa teknologikoari eta eraldaketari bidea ematen die.

GAITASUNA

Gazteen gaitasuna eta balioa aintzat hartzen ditugu; hortaz, akordioak sinatu ditugu lanbide-heziketako eskola batzuekin, prestakuntza dualeko ikasleak gurera ekartzeko.

ETORKIZUNA

Erreferentzia nabarmena gara sektorean, askotariko bezeroak ditugulako eta nazioarteko merkatuan ederki kokatu garelako; izan ere, ekoizpenaren % 20tik gora esportatzen dugu, besteak beste, Frantziara, Suediara, Italiara, Poloniara eta Alemaniara.

SEKTOREAK

ELEKTRIZITATE

TRENGINTZA

MAKINAK, TRESNAK ETA EKIPAMENDUAK

AUTOMOBILGINTZA

BESTELAKOAK

GURE INGURUNEARI LAGUNTZEN

VCG Decoletaje-n ez dugu inoiz gure ingurunea ahazten, gure sustraiak aintzat hartzen baititugu. Eta kirolzaletasuna sustatzeko gure konpromiso sendoarekin bat etortzeko, Duralgaldeko Bizikleta Eskolari babesa ematea erabaki genuen.